AEB
Immigrazioari buruzko neurrien berri emango du bihar Obamak
Berria, , 19-11-2014Neurri horiek urte amaiera baino lehen jakinarazteko konpromisoa azaldu zuen AEBetako presidenteak. Facebook sare sozialean eskegitako bideo batean egin du iragarpena. Washingtonen 20:00ak direnean emango du neurrien berri, eta Las Vegasen izango da ostiralean, neurri horiek bultzatzeko asmoz. Hain zuzen, Las Vegasen eman zuen immigrazioari buruzko lehen itzaldia bere bigarren agintaldian, 2013ko urtarrilean.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)