Maroto auzibidean
Maroto: "Deklaratuko dut, baina ez dut barkamenik eskatuko"
Berria, , 10-11-2014Maroto deklaratzera deitu dute, gorrotoa bultzatzeagatik. Fiskaltzak hitzordua jarri dio ostegunerako. Abokatu eta guzti joan ahal izango da. Javier Maroto Gasteizko alkatearen arabera, bere kontrako auzibideak ez du ez hanka ez buru. Ohar batean adierazi du joango dela deklaratzera, baina ez dagoela ados fiskalaren erabakiarekin. “SOS Arrazakeriak salatu nau gorrotoa bultzatzeagatik, baina gero suge bati bezala burua moztea nahi du. Astakeria hori esatea ez da gorrotoa bultzatzea? Ez da gorrotoa?”.
Gasteizko alkateak bereari eutsi dio esanez gizarte laguntzekin zer gertatzen den azaldu besterik ez duela egin. “Ez dut pauso bat atzera emango, ezta gutxiago ere”.
SOS Arrazakeria taldeak salaketa jarri eta gero erabaki du Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak Maroto deklaratzera deitzea. Gizarte laguntzak mugatzearen alde alkateak abiatu duen kanpainaren testuinguruan dator deklarazio hartzea.
Etorkinak ditu jomugan Marotok, eta adierazi zuen “batez ere laguntza sozialetatik” bizi direla atzerritar asko, “lanerako eta integratzeko batere asmorik gabe”. Aljeriako eta Marokoko immigranteak aipatu zituen bereziki.Â
Adierazpen horietan bi delitu ikusi ditu SOS Arrazakeriak: gorrotora bultzatzea eta etorkinen eskubideen aurka egitea.
Kalparsoro fiskal nagusiari iritsi zitzaion salaketa, eta idatziz alegazioak aurkezteko eskatu zion Maroto alkateari. Jaso du idazki hori, baina ez du aski ikusi. Horregatik deitu du deklaratzera ostegunerako. Bilbon deklaratuko du Gasteizko alkateak, auzitegi nagusian. Salaketa bat daukanez bere aurka, abokatu eta guzti joan ahalko da.
(Puede haber caducado)