Azaroaren 23an egingo da ‘Bizilagunak’ egitasmoa

Herritarrek izena eman dezakete jatorri askotako familiak mahaian elkartzeko

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 04-11-2014

tOLOSA – Azaroaren 23an Bizilagunak – Aldameneko familia ekimenarekin bat egingo du Tolosaldeak, 2011z geroztik Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak eta Tolosaldea Garatzenek bultzatuta. Bertako familia eta norbanakoak atzerritik etorritako familiekin elkartu eta elkarrekin bazkaltzea helburu duen egitasmoa da.

Bizilagunak esperientzia Txekiako Errepublikan sortu zen duela bederatzi urte eta harrezkero Europako hainbat tokitan ospatu da aldi berean, iaz zortzi herrialdetan gauzatu zela. Kulturen arteko hormak eraitsi eta zurrumurruak alde batera utziaz, zubiak eraiki nahi dutenen partaidetzarekin geroz eta arrakasta handiagoa du egitasmoak.

SOS Arrazakeriako kideek adierazi dutenez, egitasmoan parte har – tzeko beharrezko osagaiak “bertako familia bat, atzerriko familia bat, begirada baikorra, jakin – mina eta ezagutzeko gogoa baino ez dira”. Argitu dute, gainera, “familia zentzu zabalenean” ulertzen dela. Era berean, bazkaria egiteko etxea eta dinamizatzailea ere beharko dituzte. Azaroaren 23an bizpahiru orduko tartea partekatuko dute parte – har – tzaileek. Tolosaldean ez ezik, Euskal Herriko hainbat tokitan ere ospatuko dute ekimena momentu berean.

Egitasmoan parte hartzeko interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin harremanetan jarri beharko dute inmigrazioa@tolosaldea.net helbidera idatziz edo 943 654 501 telefono zenbakira deituz. – M.S.S.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)