SOS Arrazakeriak kereila aurkeztuko du Arabako ahaldun nagusiaren aurka
Gara, , 03-11-2014SOS Arrazakeriak auzitara joko du Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresen aurka, elkarte horri gizarte laguntzetan dagoen «iruzurran» lagundu izana leporatzeagatik.
Javier de Andresek eta Sos Arrazakeria elkarteak adikidetze – egintza zuten gaur Gasteizko epaitegi batean, baina ez dute akordiorik lortu eta, ondorioz, Fede Garcia Sos Arrazakeriako kideak baieztatu du auzitara eramango dutela Arabako ahaldun nagusia.
Gizarte laguntzen inguruan De Andresek egindako akusazioen harira dator Sos Arrazakeriaren kereila. Ahaldun nagusiak «gizarte laguntzetan ematen den arpilatzearen eredu» eta «iruzurraren maisu» izatea leporatu zion elkarte horri, eta 1.252 etorkin bere egoitzan erroldatu izana gizarte laguntzak jaso ahal izateko.
Sos Arrazakeriak adierazpen «interesatu eta faltsu» horiek erretiratzeko eskatu zion, baina De Andresek bereari eutsi zion.
Gaurko adiskidetze – egintzan ez dute akordiorik lortu eta ahaldun nagusiak bukaeran azaldu duenez, epailearen aurrean bere garaian esandakoa berretsi du eta adierazpen askatasunaren baitan kokatu ditu bere adierazpenak. Esan duenez, Sos Arrazakeriaren egoitza etxebizitza bezala uztea datuak faltsutzea da eta gizarte laguntzetan iruzur egitea ahalbidetzen du.
Garciak jakinarazi du adostasunik izan ez denez kereila kriminala aurkeztuko dutela De Andresen aurka, irainengatik.
(Puede haber caducado)