'Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa' proiektuaren aurkezpena, gaur Legorretan
Diario Vasco, , 23-10-2014Legorretako Udala, Dar – Dar produkzio ekoiztetxearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz ‘Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa’ proiektuaren aurkezpena egingo da gaur, osteguna arratsaldeko 19:30ean Legorretako Udaletxeko Pleno Aretoan.
Kultur aniztasunaren eta migrazio mugimenduen inguruko sentsibilizazio proiektu bat da. Ekimen hau, integrala, horizontala eta zeharkatzailea da bere izpirituan.
Integrala: Legorretako biztanleria bere osotasunean duelako helburu. Adin txikikoentzat, nerabehentzat, gazteentzat, helduen – tzat eta 3. adineko pertsonentzako ekintzak, jarduerak edo programak sortzea baitu helburu. Horizontala: Legorretan herri ekintzan lanean asi diren eragileekin eta elkarteekin, elkarlana eta dinamizazioa sustatzea baita helburu. Zeharkatzailea: Legorretako gizartea eta bizitza soziokulturala zeharkatzea baitu helburu.
Ekintza hau, Legorretako Kultur Astearen barnean egingo da. Baita ere, ostegun onetako antolatuta dago, hitzaldia ‘Bilobak zaintzen dituzten aiton – amonentzako lagun.tza eta jarraibideak’. Herri Zineman Maitane Fernandino psikologoaren eskutik (Lahar Elkargoa), arratsaldeko 17:00etan. Umeak ere, Buruhandiarekin gozazeko aukera izango dute, arratsaldeko 19:00etan.
Heritoza
Urriaren 19an, hil zen, Juan Mari Lasa Garmendia jauna, 83 urte zituela. Gure herrian ezaguna zen eta bere ere heriotza, bizilagunen samina jaso du. Bere animaren aldeko elizkizunak, eliz parrokian egin ziren, urriaren 20an. Gure samin agurgarria jaso ezazue, bere emazte eta gainerako sendiak. Goian bego, Juan Mari.
(Puede haber caducado)