euskal herria
Erronkaribarreko 11 lagun auzipetu dituzte, faxismoaren aurkako protesta batengatik
Berria, , 18-10-2014Maiatzean Hispania Verde “eskuin muturreko taldeak” elkarretaratzea egin zuen, eta horri erantzuteko, bilkura egin zuten Erronkariko eta ibarreko beste herri batzuetako 200 bat herritarrek. “Oinarrizko eskubideak urratzea” egotzi diete. Erronkariko eta ibarreko hainbat herritar eta hautetsik babesa adierazi diete faxismoaren kontrako protestaren harira auzipetu dituzten lagunei. 11 dira auzipetuak, eta guztira 17.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkiete. 11 auzipetuek deklaratu dute dagoeneko.
Gaur eginiko agerraldian salatu dutenez, Hispania Verde “talde ultraeskuindarrak” elkarretaratzea egin izana “probokazio hutsa” izan zen. Nabarmendu dute elkarretaratzearen helburua “protesta baketsu, irudimentsu eta zaratatsu bat” egitea zela, “Nafarroatik kanpokoa den talde horren etorrera deitoratzeko”. Pankartak, txilibituak, bozinak eta abar erabili zituzten. Hona hemen protestaren bideoa (Sare Antifaxista):
(Puede haber caducado)