Euskara harrera ikastaroa etorri-berrientzat

Diario Vasco, , 01-10-2014

Azken urteotan munduko leku ezberdinetatik bizilagun ugari iristen ari dira Zarautza. Zarauztar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultza – tzeko harrera – ikastaro trinkoa antolatu du Udalak. Ikastaro honetan, bertako hizkuntza den euskararen oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, ondorengo gaiei buruzko orientabideak jaso: Udal errolda, Formakuntza, lana aurkezteko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, kirola, gizarte zerbitzuak, osasun sistema, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, natur ondarea, eta abar.

Ikastaro honek 68 orduko iraupena du. Saioak astean hirutan dira, astelehen, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 6etatik 8etara. Ikastaroa urriaren 6an hasiko da eta guztira bi hilabete eta erdiko iraupena du. Matrikula 10 eurokoa izango da. Izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan: 943.005127 immigrazioa@zarautz.org

Azkeneko eguna bihar da (azken urte honetan erroldatutakoek lehentasuna izango dute). Ikastaroa amaitu ostean ‘asisten – tzia’ ziurtagiria emango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)