Basurtun erietxeraturiko gaixoak ebola ez, malaria duela azaldu du Osakidetzak

Berria, , 11-09-2014

BILBO. Uda honetan, bitan aktibatu dute ebolaren kontrako protokoloa Basurtuko ospitalean. Azkena, herenegun. 38 urteko gizon nigeriar bat erietxeratu zuten, sukar handiarekin, ebola kasu bat izan zitekeelakoan. Analisiek, ordea, baztertu egin dute ebola izatea. Osakidetzak baieztatu du malaria daukala. «Egonkor» dago, eta eritasun hori sendatzeko tratamendua jasotzen hasi da. Sestaon bizi da, Bizkaian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)