'Usurbil, herri anitza' jaia izango da larunbat honetan
Diario Vasco, , 11-09-2014Herritar talde batek eta Usurbilgo Udalak antolatuta, datorren larunbatean, ‘Usurbil, herri anitza!’ jaia ospatuko da. Usurbilgo kultur aniztasuna errekonozitzeko helburuarekin antolatu du ekimen hau Aniztasunaren aldeko herritarren lantaldeak Udalarekin batera.
46 herrialdetako atzerritarrak daude herrian. Antolatzaileek herritarrei egun horretan plazara gerturatzeko gonbidapena luzatu die. Era berean Udalak Usurbilen bizi diren atzerritarrei gutuna bidali die egun horretan antolatu diren ekin – tzen berri emateko eta bertara gerturatzeko gonbidatuz.
Gaur arratsaldeko 19.00etan hasita ‘Zurrumurruen aurrean alternatibak ehuntzen’ hitzaldia izango da Sutegiko erakusketa aretoan. SOS Arrazakeriako Agustin Unzurruzaga izango da hizlaria. Gaurtik igandera bitartean, berriz, ‘Zurrumurruak deseraikitzen’ erakusketa egongo da ikusgai erakusketa aretoan SOS Arrazakeriak antolatuta.
Larunbat arratsaldean, berriz, aurrez aipatutako jaia izango da. Ongi etorria eta aurkezpena izango da 17.00etan eta herrialde desberdinetako jaki – dastaketa 17.30etatik 20.00etara.
18.00etan Haurrentzako ipuin kontaketa saioa iragarrita dago. ‘Babutxa madarikatuak’ ipuin kontakizuna izango da, Kolore Guztiak – eko Baraka taldearen eta Idoia Sanchez – en eskutik. 18.45etan buruhandiak izango dira eta 19:00etan ‘Aniztasunarekin dantzan’ ekimena. Herrialde desberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da Usurbilgo dantza taldea eta hainbat herritarren parte hartzearekin. Azkenik, eta jaialdiari amaiera emateko, La Jodedera taldearen kon – tzertua izango da.
(Puede haber caducado)