Tolosako udal euskaltegiak laugarren maila eskainiko du aurten estreinakoz

Dendari eta etorkinen taldeei egokitutako proposamena egin diete euskara ikas dezaten

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 07-09-2014

tOLOSA – Euskaraz blai leloarekin hasiera eman dio Tolosaldeko Ai – tzol udal euskaltegiak ikasturte berriari. Aurten, estreinakoz, laugarren maila edo euskararen maila gorena egiteko aukera izango da.

Ikasturte berria aurkezteko egindako agerraldian, Amando Hernandez euskaltegiko zuzendariak zendu berri den Inazio Agirre gogoan izan zuen bere mintzaldian. “Euskaltzale handi bat joan zaigu, euskaltegi honen sorreran parte hartu zuena eta Aitzol izena berarengatik zuena. Aitzol eta Inazio Agirre, bakoitza bere garaian, baina biak ezinbestekoak euskararentzat”, esan zuen Hernandezek, hunkiturik.

Euskaltegiko eskaintzari erreparatuz, ikasturte honetarako berrikun – tzarik aipagarriena laugarren maila izango da. “Ez da euskaltegi guztietan eskaintzen eta, beraz, geurearen kalitatearen erakusle da. Horretarako irakasle gaituak ditugu”, azpimarratu zuen Iñaki Irazabalbeitia zinegotziak.

Era berean, dendarientzat eta etorkinentzat eskaintza bereziak egin dituzte euskara eurei egokitutako moduan ikas dezaten. “Ikasturte honetan ekintza aktibo eta parte – hartzaileagoak egin nahi ditugu, ikasleek euskara ikasi baino, gauzak euskaraz egiten ikas dezaten”, gaineratu zuen euskaltegiko zuzendariak.

Diru – laguntzei dagokienez, gogoratu dute Tolosako Udalak hasieratik ematen duela euskara ikasteko beka eta ikasleak matrikularen laurdena ordaindu behar du. Hurrengo aste osoan izena emateko aukera izango da. – M.S.S.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)