Aitor Irastortza bertsolari gazteak aurrerapausoak ematen segitzen du

Diario Vasco, IRAOLA, 02-09-2014

Aitor Irastortza bertsolari gaztea, egunik egun, aurrerapausoak ematen ari. Badakargu froga bat zein mailatan kantatzen ari den ikusteko. Aurten, Osinalde saria irabazi ostean, Gabiriako festetako bertso – saio ospetsuan parte har – tzera gonbidatu zuten. Aitor Salegirekin batera, bertso sei bertsolari beteranoen ondoan jardun zuen, eta, guk esan behar bagenu, ondo jardun zuela esan behar.

Hona mostra bat. Gai – jartzaileak deitu eta gai honen harira ipini zuen kantuan: «Afrikako etorkinen uholdea izugarria da egunotan. Esaldi hau irakurri genuen: ‘Lehen, itsaso barearekin bakarrik itsasoratzen ziren; orain, bost metroko olatuekin ere bai’». Hona Aitorren lehenengo bertsoa: Izugarrizko aldea dago / Afrikatik Afrikara / ta horregatik sarri askotan / pasatu nahi dugu hara; /ahaztu ditugu zoriontasun, / irripar eta algara; / ta bost metroko olatu hoiek / jadanik ez dira traba: / hesi guztiak ez dira aski / bizitza jokoan bada.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)