immigrazioa
3.866 etorkin erreskatatu dituzte Italiako kostazainek asteburuan
Berria, , 01-09-2014Siziliako Kanaletik zihoazen, hainbat ontzitan. Erreskatatu dituzten 1.593 lagun Reggio Calabriara eramango dituzte, beste 1.040 Salernora, eta oraindik ez dute zehaztu gainerakoak nora eramango dituzten. Larunbatean beste 323 etorkin iritsi ziren Napoliko portura.
Italiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, urte hasieratik 114.000 etorkin iritsi dira Italiako kostaldera, eta Mare Nostrum operazioari esker erreskatatu ahal izan dituzte. Operazio hori martxan izateak 300.000 euroko kostua du eguneko, eta, horregatik, Italiak laguntza eskatu dio Europako Batzordeari.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)