300 etorkin zeramatzan ontzia hondoratu da Libiako kostaldean
Gara, , 23-08-2014Libiako kostaldean hondoratu da 300 bat etorkin zeramatzan ontzia. Italiako kosta zuten helburu. 16 pertsona bizirik erreskatatu dituzte eta 15 hilda, gainontzekoak desagertuta daude eta euren bila ari dira.
Tripolitko kostatik 60 bat kilometrora 300 bat etorkin zeramatzan ontzi bat hondoratu da. Egurrezko itsasontzi ahul bat zen 300 pertsonak zeramatzana. 16 pertsona bizirik topatu dituzte eta 15 hilda, gainontzekoak desagertuta daude eta horien bila ari dira.
Italiako kostan milaka dira aurten erreskatatutakoak eta hildakoak. Italiako datuen arabera 101.000 pertsona erreskatatu dituzte Afrikatik Europarako bidean. Mare Nostrum izeneko operazioaren ondorio dira erreskate horiek, iazko urrian ehunka pertsona Lampedusa inguruan hil ostean onartutako plana.
Tripolitik gertu desagertu den ontzian zirenak Afrikako herrialde ezberdinetakoak zirela jakinarazi du Tripolik eta Italia zutela helburu. Erreskatatu dituztenen artean urte bakarrreko haur bat ere badago.
(Puede haber caducado)