Immigrazioa

Hiru egunean, berrehundik gora etorkin saiatu dira itsasoz Espainiaratzen

Berria, Berria, 11-08-2014

Eguraldi onak lagunduta, dozenaka ontzi ahalegindu dira Gibraltarko itsasartea igarotzen. Duela urtebete, garaitsu honetan 50 pertsona hil ziren itota, Gibraltarko itsasartea igaro nahian. Abuztua izaten da horretarako garairik onena, eguraldi onak bare eusten baitio itsasoari. Hori dela eta, batzuk bidean geratzeak ez ditu geldiarazten besteak.
Larunbatetik hogei ontzitik gora saiatu dira Espainiako kostaldera heltzen. Berrehundik gora etorkin, iturri ofizialen arabera. Gehienak atzeman dituzte dagoeneko erreskate taldeek eta segurtasun indarrek; gutxi batzuk uretan daude oraindik.
Erreskatatutakoen artean, emakume haurdunak eta adingabeak ere badaude. Haietako bat larri eraman behar izan dute erietxera, osasun arazoengatik.
Etorkin gehienak Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira, baina tartean badira marokoar eta palestinarrak ere.
Joan den astean, beste 38 immigrante atzeman zituzten Gibraltarko itsasartean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)