ZUZENDARIARI
Goebbelsen begiko
Berria, , 25-07-2014Langabeek jasotzen dituzten diru laguntzak murrizteaz gain, hezkuntza eta osasun zerbitzua okerragotu edota eginkizun horietaz arduratu izan diren enpresa publikoak pribatizatzea ahalbidetu dute eskumako gobernuek; horren ondorioz, herritar asko egoera zaurgarriago baten utzi dituzte.
Hori ez da okerrena, ordea. Izan ere, azken hogeita hamar urteotan eskumako alderdien pentsalariek, gizartearen irudia eta horrek bete beharreko eginkizunen ideia aldatzea lortu dute, gure aurrekoek noizbait gizakienganako izandako eskuzabaltasuna eta solidaritatea zinismo anker eraldatzea lortuz.
Horrela bada, Joseph Goebbelsen begiko izatea erraz lortu izango zuten Javier Maroto edota Josu Bergara politikarien iritziz, herritarrok ez genuke arduratu beharko langabe, gaixo edota atzerritarrez; izan ere, lan egitera behartu beharko genituzkeen alferrontzi faltsuak baino ez dira horiek guztiak.
Atzerritarrak zein langabeak jomuga izanda langabeziaren aurkako osabidea (nahiz eta sendagai mota honek lanpostu gehiago nola sortuko dituen ulertzea edonorentzat ezinezkoa den) soldatak jaitsiz lortuko dela herritarrei sinetsaraztea samurregia da politikari populista horientzat.
Nolanahi ere, adierazpen hauetan ezkutatzen den errealitatea bestelakoa da. Izan ere, eskumako alderdiek ez dute langabe horien lana ziurtatuko dien enpresa berriak sortzeko eta garatzeko ideia edota proposamen berririk; are gutxiago, sektore publikoan inbertitzeko asmorik.
(Puede haber caducado)