IMMIGRAZIOA. INSTITUZIOEN JARRERA. IRUDIA. BILBO
Iruzur bat jasan zuten etorkinek protesta irmotu dute
Berria, , 17-07-2014Dirua ordaindu zuten lan kontratu batzuen truke, baina lanik ez zuten lortu. Iruzur baten biktima izan ziren hainbat etorkin Bizkaian orain urte batzuk, eta protestan ari dira, jazoera horren biktima izan baziren ere administrazioaren biktima direlako oraindik ere: beren egoera legeztatze aldera, negoziatzen ari dira Espainiako Gobernuko arduradunekin; alferrik. Horregatik, protesta gogortzea erabaki zuten: elkarretaratze batean batu ziren ilunabarrean Atzerritarrentzako Bulegoan, eta gaua atarian igaro zuten. Han segitzeko asmoa dute: «Erantzun bat izan arte».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)