Literatura
Nadine Gordimer idazle hegoafrikarra hil da
Berria, , 14-07-2014‘Apartheid’ – aren aurkako borrokan nabarmendu zen, eta Nobel saria irabazi zuen 1991n. Senideek jakinarazi dutenez, Nadine Gordimer atzo hil zen, Johannesburgeko etxean (Hegoafrika), 90 urterekin.
Gordimer (1923) Hegoafrikara iritsitako etorkin juduen alaba zen, eta oso gaztetatik erakutsi zuen interesa bere herrian azaleratzen ziren arraza ezberdintasunekiko. Hain zuzen ere, Afrikako Kongresu Nazionaleko militante ere izan zen.
Haren obra ezagunenetakoak dira Burger’s Daughter, July’s People eta My Son’s Story.
1974an, Booker saria jaso zuen The Conservationist lanagatik, eta 1991n, berriz, Nobel saria.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)