Immigrazioa
2.500 etorkin inguru erreskatatu dituzte Italiako kostaldean
Afrika iparraldetik irten eta Italiara zihoazen 17 ontzi atzeman ditu Italiako armadak. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Berria, , 06-06-2014zken orduetan 2.500 etorkin inguru erreskatatu ditu Italiako armadak, tartean adingabe ugari. Orotara 17 ontzi atzeman dituzte, Afrika iparraldetik irten eta Italiara zihoazen guztiak. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Iturri ofizialen arabera, aurtengo lehen bost hilabeteetan 39.500dik gora izan dira Italian sartzen ahalegindu diren paperik gabeko etorkinak. Iazko urte osoan aldiz, 43.000 inguru atzeman zituzten. Kopuruak goruntz zihoazela aitzakia hartuta, Italiak Mare Nostrum operazioa jarri zuen martxan iaz, Mediterraneoa patruilatzeko.
Italiako Barne ministro Angelino Alfanok esku hartzeko eskatu dio Europako Batasunari. Haren esanetan, “Italiak ezin ditu bere gain hartu Libiako ezegonkortasunaren ondorioak”.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)