kultur aniztasunaren aldeko kalejira

Aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxan 40 perkusio eta animazio taldek parte hartuko dute

Jaia eta aldarrikapena uztartzen dituen kalejira Alderdi Ederretik abiatuko da larunbatean, 17:30etan

Diario de noticias de Gipuzkoa, n.g., 30-05-2014

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak biharko – maiatzak 31 – Donostian deitu duen 11 Danbor Martxarako dena prest dauka. ‘Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak’ lelopean egingo den martxa 11 Kolore Fest 2014 – aren ekitaldi nagusia da. Iaz ospatu zen lehen aldiz festa hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.

Bere kabuz berataratuko direnez gain, berrogei bat perkusio eta animazio talde helduko dira autobusez Euskal Herriko hainbat lekuetatik. Horien artean daude: Oreka TX musika taldea, Lekittoko Deabruak kale – antzerkiko taldea, EIDABE, Gure Musikari Handiak; ghanar, argeldiar, senegaldar, nikaraguar edota saharar jatorrizko elkarteen dantzari eta perkusio taldeak, batukada ezberdinak, Mamiki bezalako jai – koadrilak, erraldoien konpartsak, joaldunak eta zanpantzarrak, eta abar. Gainera, Donostiako hainbat danborradek – Amara Berri, Goazen Erreala, Errixoako Etxea eta hainbat ikastetxe – ere parte – hartzea baieztatu dute.

17:30etarako dago deituta 11 Danbor Martxa, Alderdi Ederren. Txupinazoa jaurti ostean, Oreka TX taldeak iaz propio sortutako Atanbora kantua joko dute elkarrekin partaide guztiek. Aurten, Javier Suarezek botako du txupinazoa, Donostiako Errioxako Etxearen izenean. EH 11 Kolorek omenaldi txiki bat egin nahi dio Gipuzkoako Erregio etxe zaharrenari, aurten 100 urte bete baititu.

Donostiako Piraten Burubeltz konpartsak animatuko du 11Danbor Martxa eta, Donostiako erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, Alderdi Ederren amaituko da Lekittoko Deabruak suzko ikuskizunarekin.

Egitaraua eta pintxo bereziak. 11 Danbor Martxaz gain, 11 Kolore Fest Jaialdiak beste ekitaldi asko izango ditu. Donostia 2016 Fundazioaren babesarekin, aurten, EH 11 Kolorek eta Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak indarrak batu dituzte, Kultur aniztasunaren Asteburu oso bat ospatzeko. Kontzertuak, antzerkia, folklore dantzak eta gastronomia izango dira bertan. Egitaraua indartzeko, Donostiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko.

11 Kolore Fest Jaialdian ez da faltako iaz sekulako arrakasta izandako 11 Pintxo 11 Zapore ekimen gastronomikoa. Alde Zaharreko hamaika tabernek 2 euroren truke pintxo berezia eskainiko dute larunbatean eta igandean, Mexiko, Txile, Galiza, Katalunia, Eskozia, Irlanda, Palestina, Maroko, Txina, Kolonbia eta Errioxako gastronomietan oinarritutakoa, egun horretarako bereziki sortua.

Maiatzaren 31n, larunbateko egitaraua Sardina Freskue familarentzako antzezlanarekin hasiko da, Eidabe Ekimen Kulturalak ekoiztutako obra hau Boulevardean antzeztuko da, 12:30etan.

11 Danbor Martxa amaitu ostean, Konstituzio Plazan, 20:30etan, Jon Maya eta Haritz Salamanca dantzariek sortutako Altzaquillo izango da ikusgai, euskal dantzak eta flamenkoa uzartzen dituen koreografia, alegia. Ondoren, Lasarte Oriako Semblante Andaluz eta Tik – Tara musika eusko kubatarra egiten duen talde zarauztarra arituko dira.

Kultur aniztasunaren Asteburua igandera luzatuko da, Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak antolatu duen jaiarekin. Errioxako, Gaztelako, Andaluziako, Extremadurako, Aragoiko eta Galiziako hainbat folklore talde abiatuko dira goizeko 10:00etan Alderdi – Ederretik Konstituzio Plazara. Bertan emanaldiak egingo dituzte 11:30 eta 14:30 bitartean eta 18:00 eta 21:00 bitartean. Egun osoan zehar zortzi txosna egongo dira zabalik, eta bertan hainbat jatorritako produktu gastronomikoak salduko dira, prezio herrikoiean.

Bestetik, Donostiako Udalak hainbat kultur ekitaldi eta haurrentzako tailer prestatu ditu gaurko. Easo Plazan izango dira, 17:30etatik 21:00era.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)