2015eko aurrekontua lantzen hasi dira
Hernanik herritarren ikuspegia txertatzeko bilerak deitu ditu Lehenengo batzarra bihar izango da kultura, euskara eta kirolaren inguruan
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 27-05-2014Oarsoaldea – Buruntzaldea
Hernani – Bihar 18.00etan Biteri kultur etxean, datorren urteko udal aurrekontuetan herritarrek euren proposamenak egiteko Hernaniko Udalak jarri berri duen parte – har – tze prozesuaren lehenengo saio irekia izango da. Konkretuki, kultura, euskara, jaiak, kirola, musika eta arte sorkuntza jorratuko dira.
2015erako udal aurrekontuetan herritarren ikuspegia txertatzeko asmoz, maiatza eta ekaina bitartean udalak proposamenak jasoko ditu, bai arloka eta baita auzoka ere.
Arlokako proposamenen inguruan, hurrengo bilera irekiak ekainaren 3an, Goiz Eguzki jubilatuen etxean, 19.00etan, hirigintza, ingurumena eta mugikortasuna lan – tzeko; ekainaren 4ean, 19.00etan, Biterin, ekonomiaren hainbat aspektu aztertzeko; ekainaren 10ean, 19.00etan, Goiz Eguzkin, ongintzaz aritzeko; eta fase honekin amaitzeko, ekainaren 11n, 18.00etan, plaza Feministan, berdintasuna, lankidetza, immigrazioa, hezkun – tza eta gazteak hizpide izateko izango dira. Bilera guztietan haur – tzaindegi zerbitzua egongo da.
Herritarren proposamenak biltzeko, saio ireki hauez gain beste bi bide daude: Biteri kultur etxean, udaletxean eta kiroldegian jarriko diren buzoi batzuen bitartez eta Internet bidez, Udaleko web orrian (www.hernani.net).
Ondoren, udan zehar, jasotako proposamen horiek aztertu eta baloratuko dituzte udal langileek. Irailean bideragarriak diren proposamenak berriro eztabaidagai jarriko dituzte herritarren artean eta erabakiak hartuko dira.
(Puede haber caducado)