Etorkinak. Josu Bergararen adierazpenetako batzuk

Berria, , 23-05-2014

« Nik ez dut debekatuko atzerriko jendea etortzea, ezinezkoa baita. Kakotx artean inork nahi ez duen jendea ez dadila etorri Sestaora».

« Nik ez dut esaten atzerritarrak ez daitezela etorri. Ziur asko, jende asko egongo da ona dena, etorri nahi duena, bizi nahi duena, bere hipotekatxoa pagatu, bere gauzatxoak egin… Jendearen arabera. Aukeraketa bat egingo dugu, gutxienekoa. Eta koordinatu beharra daukagu horretarako».

« Barrengoitian badaude —eta hori ez da Sestao—, zergatik etorri da Sestaora? Geratzea du Barrengoitian! Inork ez dituelako nahi! Kaka Sestaora. Ez, ez. Kaka jadanik ez da etortzen Sestaora. Bestela bota egingo dut nik; bota egingo dut nik. Ni neu arduratuko naiz joan daitezen; ni tematuko naiz joan daitezen. Ostiaka, noski. Jendeak ez baititu nahi. […] Kaka ez baituzu nahi zuk zure etxean, eta nik ere ez nirean. Herri osoan, inork ez ditu nahi ijitoak».

« Sestaoko familia mordo bat dago etxe bat alokairuan behar dutenak».

« Ijito onak oso gutxi daude».

« Gehienak kanpotarrak dira […]. Denon artean kontrolatu behar dugu hau, ez dakigun hau bete… San Frantziskoren modura [Bilboko San Frantzisko auzoa]».

« Sestaoko betiko jende asko etortzen da udaletxera, alokairuan bizitzeko gogoz. Prezioa zein den galdetu dizut, akaso, aholkatu ez, baina esan diezazuket: ‘Begira, hiru lagun hauek etxe bila ari dira’. Komeni zaizkizun edo ez, zuk aukeratu».

« Badakit konplikatua dela, badakit estutu egingo zaituztedala pixka bat, badakit pixka bat gaizki egingo ditugula gauzak, baina uste dut guztien onerako izango dela».

« Ni gai honetan sartu naiz uste dudalako, eta benetan diot, udalak min asko egin diezazuekeela».

« Etxejabeari deitzen diozu: jakin ezazu zure maizterrak hiru isun dauzkala, bat ere ez duela ordaindu, eta, exekutibara joaten bagara, azkenean, ordezkatzaile modura, akaso zure aurka joango garela, horretarako lege mekanismoak bai baitauzkagu».

« Nik legea egunero urratzen dut, orduro».

« Ni ez naiz inkisidorea, ez naiz nazia. Ulertzen? Ez naiz kaletik joaten mundu guztiari bizia nola izorratu begiratzen. Ez, noski; ez da hori nire egitekoa. Alderantziz: jendeari laguntzen diot; hori da nire egitekoa».

« Etxejabeei banaka-banaka deitzen ari naiz, nahi dudalako etxe horiek kontrola ditzaten, kontrola ditzaten… Kontrola ditzadan».

« Dei efektua da. Denak familia dira. Bat etortzen da, eta gero, guztiak. Utz diezaiotela etortzeari. [..] Badago etor daitekeen jendea».

« Bilatuko dugu beste lekuren bat: Portun, Santurtzin… Lagunduko dizuet. Atera dezagun familia hori hortik. Urtebeteko bermea kobratu behar ez badiozu ere. Dena delako formula topatuko dugu».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)