Ahal duten «egur guztia» emango dutela adierazi du alkateak aste honetan

Berria, , 22-05-2014

«Ez daukagu helikopterorik, txakurrik ere ez, baina legeak uzten digun egur guztia emango dugu». Asteon Josu Bergarak egindako adierazpenak dira. Igandean Txabarri auzoan labanadunen arteko borroka bat izan zela eta antzeko albisteekin «nekatuta» dagoela argudiatuz mintzatu zen horrela. Asaldura eragiteko moduko hitz gehiago ere izan ziren. «Gaiztagin, labanadun eta lapurrekin» lotutako gertaera ororen kontra egiteko eskatu zuen: «Sestaon ez dugu delinkuente, labanadun eta hiritar senik gabeko jenderik nahi». Ertzaintzako buruekin bilera bat eskatu zuen Txabarriko arazoei «erdibiderik gabeko» konponbidea emateko. Ertzainen jarduna ere auzitan dago, ordea. Sestaoko polizia etxeak «gazte magrebtarrak» identifikatzeko irizpidea emana zuela jakin zen urte hasieran, eta Arartekoak ikerketa hasi zuen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)