Aniztasunaren Astea ospatuko du Astigarragak
Ekintzak bihar hasiko dira, baina jaialdi nagusia larunbatean Barandiaran plazan burutuko da
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 18-05-2014ASTIGARRAGA -Bihartik aurrera eta larunbata bitarte, Astigarragak Aniztasun Astea ospatuko du ekintza desberdinekin. Esaterako bihar herriko tabernetan argazki erakusketa bat zabalduko da eta hau larunbatera arte egongo da ikusgai.
Asteartean eta asteazkenean Balta txuria, balta beltza. Urumearen zurrumurrua dokumentala proiektatuko da. Lan hau Astigarragako ijitoen kanpamentuan grabatu zuen SOS Arrazakeria taldeak. Lehenengo saioa jubilatuen etxean izango da 18.00etan eta egun bat beranduago gaztelekuan botako dute 18.30ean.
Ostiralean mahai-inguru bat egongo da udaletxean 19.00etan Gu, jatorri anitz, herri bat izenburupean.
Dena dela, jaialdi nagusia larunbatean Joseba Barandiaran plazan egingo da. Bertan, 12.00etatik 14.00etara, hainbat herrialdetako musika kontzertuak egongo dira, baita euskal doinuak ere, eta janari erakusketa eta dastaketa egongo da. – A.M.
(Puede haber caducado)