Udalbiltza eta Euskal Herria 11 Koloreren lankidetza hitzarmena aniztasuna lantzeko

Berria, , 07-05-2014

‘Euskal Herri anitzarentzat adostasunak’ izeneko ekimena garatzeko aurten sinatu dute akordioa.

“Hitzarmenak oinarri batzuk eskainiko ditu kultur aniztasuna gure herrian kudeatzeko moduari buruzko eztabaida bat irekitzeko. Helburua da eztabaida hori kalera eramatea, ikastetxe eta erakundeetara, herri mugimenduetara, eta, oro har, Euskal Herriko jendartera, bakoitzaren jatorria zein den kontuan hartu gabe”, esan dute Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean emandako prentsaurrekoan.


Euskal Herria 11 Kolorek eskertu egin du Udalbiltza, elkarteko kide Xose Estevez eta Xabier Mendigurenek adierazi dutenez. “Helburu komun bat dugu biok: herri hau eredu izatea, kultur aniztasunaren adierazpen guztiak demokrazian eta askatasunean batera bizi diren herri bat izatea. Hitz batez, Euskal Herria eredugarri bilakatzea kultur aniztasunaren kudeaketa demokratikoan”.


Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariaren esanetan, “Euskal Herriaren kultur aniztasunaren eztabaidan aurrera egiteko ordua da, eta EH 11 Kolore ekimenak eragile politiko, sindikal eta sozial guztien artean jorratu nahi dituen adostasunak aukera ezinhobea dira Udalbiltzarako, adostasun horiek ildo politiko bihurtzeko. Udaletan asko dugulako egiteko arlo honetan”.


Euskal Herriko instituzioak aurten zortzi mila euroko laguntza emango dio 11 Koloreri. Honek Udalbiltzaren adituen sarean parte hartuko du, aholkuak emanez Euskal herritartasuna ildoari buruz.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)