IRUZURRA SALATUZ, PAPER ESKE

Berria, , 16-04-2014

Justizia, paperak eta lana nahi ditugu. Lelo horrekin elkarretaratze bat egin zuten, atzo, 30 lagun inguruk Bilbon, Espainiako Gobernuko ordezkaritzak duen egoitzaren parean. Iruzur baten biktima izan zirela salatu zuten —diotenez, 1.000-2.000 euro ordaindu zituzten lanpostu baten truke, hala beren egoera legeztatuko zutela sinetsita, baina engainua izan zen dena—, eta orain eragozpenak dituztela Euskal Herrian bizitzen jarraitzeko, paperak ukatzen baitizkiete.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)