Putinen arabera, Ukrainan «neonaziak finantzatzeko» erabili zituzten GKEak

Berria, , 08-04-2014

«Ukrainan estatu kolpearen lehen lerroa izan ziren egitura nazionalistak, neonaziak eta gerrillariak finantzatzeko erabili zituzten GKEak [gobernuz kanpoko erakundeak]», Vladimir Putin Errusiako presidentearen ustez. Horregatik, Putinek adierazi du ez dutela utziko Errusian GKEak «helburu suntsikorrekin erabil daitezen». GKEak arautzeko 2012an onartutako legea defendatu du Errusiako presidenteak. Horren arabera, dirua atzerritik jaso eta politikan jarduten duten taldeek atzerriko eragile gisa izen eman beharra daukate erregistroan. «Aldea ikusi beharra da boterearen oposizio zibilizatuaren artean eta norbere herrialdearen aurka bertze nazioen zerbitzura daudenen artean», adierazi du FSB Segurtasun Zerbitzu Federalarekin egindako bilera batean. Putinek FSBri eskatu dio «muturreko ideien aurkako lanarekin» segitzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)