Etorkinen osasun arreta «ahulaz» ohartarazi dute Munduko Medikuek

Berria, , 08-04-2014

O. VITORIA
Munduko Medikuak elkartearen txosten baten arabera, Hego Euskal Herrian ez da murrizketarik egin etorkinentzako osasun zerbitzuetan. Alabaina, oinarrizko arreta bermatzeko baldintzak «gogortu» egin direla azaleratu du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, adibidez, lehen hiru hilabete egin behar zituzten erroldatuta; orain, urtebete. Murrizketei aurre egiteko neurriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Halere, elkarteak ohartarazi du neurriak «koordinatu gabeak» direla, eta «kontraesanetan» erortzea egotzi die erakundeei; 700 laguni ukatu diete zerbitzua. Nafarroako araudia, ordea, «zehaztugabetzat» jo du. «Informazio falta, nahasmena eta beldurra» gailendu dela salatu du, eta etorkinen egoera gero eta «ahulagoa» dela dio.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)