Eliza katolikoak zergak ordaintzeko borondate politikoa erakutsi du Udalak
SOS Arrazakeriaren Ceutako gertakarien inguruko mozioa ere onartu zen udalbatzarrean
Diario Vasco, , 02-04-2014Martxoko udalbatzarra talde politiko guztien arteko adostasunak markatu zuen, joan den asteazkenean. Laikotasunari eta SOS Arrazakeriak Ceutan bi mozioak aho batez onartu zituzten EH Bildu, EAJ eta H1!ek.
Laikotasuna Gipuzkoa Elkarteak aurkeztutako mozioak Eliza katolikoari dituen ondasunengatik IBIa kobratzea eskatzen zuen, baita eskaera hori Gipuzkoako Batzar Nagusietara helaraztea ere. Miren Irigoien EH Bilduko zinegotziak koalizioaren iritzia jakinarazi zuen: «Bada garaia Elizak herentziaz jaso dituen pribilegioekin bukatzeko, abantaila asko dituztelako arlo askotan. Eliza katolikoak ondare asko ditu eta krisi garaian ez da uler – tzekoa zergetatik salbuetsita egotea. Urrats sinbolikoa da, orain arteko pauso guztiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota dituelako, baina borondate politikoa erakusteko balio du. Uste dugu Euskal Herriaren independentziak lagunduko ligukeela gai honetan ere». Mikel Idiazabal zinegotziak EAJk «bat egingo» zuela adierazi zuen, nahiz eta «testimoniala den mozioak lortuko duena». Laikotasuna Elkartearen izenean, Jesus Gonzalezek adierazi zuenez, «ez dugu katolikoen kontra deus, baina estatuak laikoa izan behar du demokratikoa izateko. Egoera hau aldatu behar da, eta geroz eta gehiago bagara horren alde gaudenak, konturatuko dira».
SOS Arrazakeriak Ceutako hesian izandako heriotza eta giza eskubideen urraketen inguruan aurkeztutako mozioa ere onartu zen. Pello Aramendi Gizarte – Ongizate zinegotziak esan zuen «bakea, bizikidetza eta giza eskubide guztien alde gaudenez, salatu nahi ditugu Ceutan izan diren gertakariak eta 15 heriotzak».
Diru – laguntzak
Euskalgintzan eta gizarte – ongizatearen esparruetan aritzen diren herriko hiru elkarteren jarduna bermatzeko diru – laguntzak onartu ziren, aho batez: Oiartzun Irratia kudeatzen duen Hitz Hots Elkartearekin; euskalgintzan eragile garrantzitsua den Ttur – Tturrek Oiartzuarren Baitan ahozko ondarearekin lotutako egitasmoa gauzatzen jarraitzeko eta Arraztalo elkarteak OKOBI proiektua (baratza ekologikoak) garatzeko proiekturako laguntzak, hain zuzen ere.
Martxoko protokolo gastuen berri ere eman zen. 1.152,40 euro gastatu dira harpidetza, eskela eta lore, bidaia eta ikurrina eta garaikurretan.
(Puede haber caducado)