Dozena bat udal nagusi eskuratuta, Bruselara so jarri da Fronte Nazionala

Berria, 2014KO FRANTZIAKO HERRI BOZAK. BIGARREN ITZULIAREN ONDORENA, 01-04-2014

Inkestek ez diete hutsik egin Fronte Nazionalari eta haren aliatuei. Orain arte sekula udalik gobernatu ez, eta aurrerantzean dozena bat udal nagusik izango dute eskuin muturreko alkate bat; haietatik handiena, Marseillako 7. barrutia. Marine Le Pen alderdiko burua pozean kabitu ezinik mintzo zen atzo: «Hemendik aurrera, beste indar politiko bat kontuan hartzen hasi beharko dute». Baina Le Penek aspalditik du begirada Bruselan: maiatzean, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, FN Frantziako lehen indarra izan daitekeela iragarri du. Europako Batasunaren aurkako diskurtso gogorra darabil Le Penek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)