Euskaldunen eta musulmanen kulturak eta musikak bat eginik

Diario Vasco, AMAIA GOIKOETXEA | , 26-03-2014

Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren eta Tolosaldean aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurka egin diren jardunaldien baitan, kultura eta musika euskalduna eta musulmana uztartu ziren igandean Alegian egin zen emanaldi batean. Txintxarri Txiki, Hodei Truk Hirukide eta Hodei Truk abesbatzak eta Tolosako Lita Arafu elkarteko haurrak izan ziren ekitaldian parte hartu zutenak, Aitor Iraola pianoan, Itziar Lujanbio oboean eta Jamal perkusioan lagun izan zituztelarik. Euskaraz eta arabieraz kantatu zuten eta David Azurzak egindako bi obra ere eskaini zituzten. Amaieran talde guztiek batera abesteko aukera izan zuten. Kultur etxeko aretoa bete zuten ikusleek asko gozatu zuten emanaldi berezi honekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)