Etorkinen joan-etorriko bidaia
Lehen filmak izan zuen arrakastaren ondotik, 'Dos francos, 40 pesetas' jarraipena egin du Carlos Iglesiasek
Berria, , 26-03-2014Un franco, 14 pesetas Carlos Iglesias zuzendariaren lehen film luzea izan zen. 2006an estreinatu zuten, eta ustekabeko arrakasta lortu zuen pelikulak. 60ko hamarkadan Espainian izan zen egoera baten berri ematen zuen filmak, samur. Hain zuzen ere, espainiar askok Europako beste herrialde batzuetara jo behar izan zuten lan bila, horien artean Iglesiasen beraren familiak. Horren ongi ezagutzen zuen egoera horretatik pelikula bat egin nahi izan zuen, eta ikusleen erantzuna ezin hobea izan zen.
Martin eta Pilar ziren filmeko protagonistak, Pablo 5 urteko seme gaztetxoarekin batera. Egoera ekonomikoa larria zela eta, beste lagun batzuek egin berri zuten moduan, Suitzara jotzea erabakiko zuten. Han lana aurkituko zuten, baina horrekin batera beste zailtasun asko ere bai: ez zuten hizkuntza ezagutzen, ohiturak eta kultura oso bestelakoak ziren…
Carlos Iglesias zuzendariak aitortu duenez, Un franco, 14 pesetas egin zuenetik jende askok horren jarraipen moduko bat eskatu zion, jakin nahi zuten zer gertatu zen Martin, Pilar eta Pablorekin behin Espainiara itzulita. Hortik sortu da 2 francos 40 pesetas, aurrekoaren jarraipena den filma, eta aktore talde bera duena.
Pelikula 1974. urtean dago girotuta. Garai horietan aldaketa asko gertatzen ari ziren Espainian, eta Madrilen bizi diren arren, Martin, Pilar eta Pablo ez dira Suitzan bizi izandakoarekin ahaztu. Hain zuzen ere, 18 urte bete berri dituen Pablok eginen du proposamena: Suitzara joan eta han ezagututako jende guztiarekin festa moduko bat ospatu.
‘2 FRANCOS, 40 PESETAS’
Zuzendaria: Carlos Iglesias.
Aktoreak:: Carlos Iglesias, Javier Gutierrez, Nieve de Medina, Luisber Santiago, Adrian Exposito, Isabel Blanco.
Herrialdea: : Espainia.
Urtea: 2014.
Iraupena: 100 min.
Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.
(Puede haber caducado)