'Tolosaldeko baliabideak ezagutu itzazu' hitzaldia gaur Atxulondon
Diario Vasco, , 25-03-2014Migrazioaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Zizurkilgo Udalak, atzo hasita. Hala, gaur , asteartean, ‘Tolosaldeko baliabideak ezagutu itzazu’ hitzaldia burutuko da goizeko, 10:00etatik aurrera, Atxulondo kultur etxean.
Martxoaren 31n, astelehenean, ‘Atzerritartasun legeari buruzko informazio orokorra’ eskainiko da, 18:00etatik aurrera, Atxulondo kultur etxean. Hitzaldi interesgarria da bai etorri berrientzat, bai bertako herritarrentzat ere, atzerritartasun legeari buruzko informazio zehatza modu argian eta zehatzean jasotzeko, eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko.
Atzo, ‘Gu, jatorri anitz, herri bat’ dokumentala eskaini zen Atxulondo kultur etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Juanba Berasategi zuzendari pasaitarrak aniztasunari buruz egindako dokumentala da. Gipuzkoa eta Euskal Herria oso aniztunak dira jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta identitateari dagokionez, eta aniztasun hori kudeatu beharra dago. Horregatik, helburua garbia da: «Dokumentalaren bidez eztabaida eta gogoeta eragin nahi dugu: nola kudeatu behar dugu aniztasuna kohesio elementu izan dadin?». Dokumentalean mota guztietako iritziak daude, aniztasunarekin nolabaiteko lotura duten pertsona asko agertzen dira. Dokumentalak galdera egiten du, eta Gipuzkoako jendarteari dagokio eztabaidatzea eta erantzuna bilatzea
(Puede haber caducado)