ZIZURKIL

Migrazio astea antolatu du Zizurkilgo Udalak astelehenetik aurrera

Diario Vasco, I. ARRATIBEL | ZIZURKIL., 22-03-2014

Migrazioaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Zizurkilgo Udalak datorren astean hasita. Astelehenean, ‘Gu, jatorri anitz, herri bat’ dokumentala emango du, 19:30ean Atxulondo kultur etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Juanba Berasategi zuzendari pasaitarrak aniztasunari buruz egindako dokumentala da. Gipuzkoa eta Euskal Herria oso aniztunak dira jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta identitateari dagokionez, eta aniztasun hori kudeatu beharra dago. Horregatik, helburua garbia da: ‘Dokumentalaren bidez eztabaida eta gogoeta eragin nahi dugu: nola kudeatu behar dugu aniztasuna kohesio elementu izan dadin?’. Aniztasuna ez da mehatxua; aitzitik, aberasgarria da eta, kudeaketa egoki baten bitartez, elkarbizitzarako elementu bihur daiteke.

Dokumentalean mota guztietako iritziak daude, aniztasunarekin nolabaiteko lotura duten pertsona asko agertzen dira. Dokumentalak galdera egiten du, eta Gipuzkoako jendarteari dagokio eztabaidatzea eta erantzuna bilatzea. Martxoaren 25ean, asteartean, ‘Tolosaldeko baliabideak ezagutu itzazu’ hitzaldia, 10:00etan, Atxulondo kultur etxean.

Martxoaren 31n, astelehenean, ‘Atzerritartasun legeari buruzko informazio orokorra’, 18:00etan, Atxulondo kultur etxean. Hitzaldi interesgarria da bai etorri berrientzat, bai bertako herritarrentzat ere, atzerritartasun legeari buruzko informazio zeha – tza modu argian eta zehatzean jasotzeko, eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)