Jatorri aniztasunari buruzko mahaingurua egongo da arratsaldean

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 21-03-2014

Azpeitia – Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian
gaiaren inguruan eztabaidatzeko mahaingurua izango da gaur, 18.30ean,
Sindikatu Zaharrean. Elkar – ekin ekimenak antolatutako mahainguru honetan
hainbat eragileren partaidetza izango da eta herritar guztiak
gonbidatuta daude. Bestalde, Etxeko langileak eta legedi berria izeneko hitzaldia egongo da gaur, 18.00etan, Emakume Txokoan. – J.L.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)