Wilders xenofoboaren goraldia Herbehereetan

Berria, , 21-03-2014

AMSTERDAM. Gobernuko bi alderdiek, VVD liberalak eta PvdA laboristak, zigor botoa jaso dute Herbehereetako udal hauteskundeetan, eta D66 ezkerreko alderdi liberala izan da garaile. Geert Wilders xenofoboaren PVV alderdiak, berriz, emaitza bikainak jaso ditu aurkeztu den bi udaletan. Hagan bigarren izan da, D66tik gertu, eta Almeren irabazi egin du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)