Aniztasunaren aldeko emanaldia igandean kultur etxean
Txintxarri Txiki, Hodei Truk Hirukide eta Lita Arafu elkarteko kideek hartuko dute parte
Diario Vasco, , 21-03-2014Martxoaren 21ean ospa – tzen den Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jardunaldi egiten ari dira Tolosaldean eta igandean 18:00etan Alegiako kultur etxean egingo dena horien barruan kokatzen da. Euskaldunen eta musulmanen kultura eta musika elkartzeko helburuarekin, Txintxarri Txiki eta Hodei Truk Hirukide abesbatzek eta Tolosako Lita Arafu elkarteko gaztetxoek emanaldia eskainiko dute. Bertan, abesbatzek hainbat euskal kantu tradizional eskainiko dituzte eta Lita Arafuko gaztetxoek, arabieraz abesteaz gain, ipuin batzuk ere kontatuko dituzte.
David Azurzaren bi obra ere estreinatuko dira emanaldian; Algeriako bi kanturen moldaketak egin ditu. Tunisiako beste kantu bat ere eskainiko dute oboearen eta perkusioaren laguntzaz. Kontzertuari amaiera emateko Aldapeko sagarraren kantu ezagunaren moldaketa bat eta Kanbon palangak pagoz eskainiko dituzte hiru taldeek batera. Emanaldian zehar, Aitor Iraola ariko da pianoan eta Itziar Lujanbio oboearekin.
(Puede haber caducado)