AZPEITIA
'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian' mahai-ingurua, bihar, Sindikatu Zaharrean
Diario Vasco, , 20-03-2014Elkar – ekin taldeak antolatuta, bihar, ostirala, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, mahai – ingurua prestatu dute. Sindikatu Zaharrean izango da, 18:30ean hasita eta ‘Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian’ hartuko dute gaitzat. Herriko eragile askok hartu du parte bertan, besteak beste Iraurgi ikastetxeak, Azpeitiko IkastolaIkasberrik, Urola ikastolak, osasun zentroak, Lanbidek, Jauzika aisialdi elkarteak, emakumeen txokoak, Udalak, Etorkizun egitasmoak e.a.
«Denon artean egoerari begirada bat eman eta egiten ari denaz eta egin daitekeenaz mintzatzea» dahelburua. Hori dela eta, herritarrak gonbidatzen dituzte ekitaldian parte hartzera, jatorri ezberdineko azpeitiarren arteko elkarbizitzan sakondu, elkarrengandik ikasi eta denon artean herri justu bat egiteko lanean batera aurrera egiteko».
(Puede haber caducado)