Kriketaren inguruko erreportajearen harira

Berria, , 12-03-2014

Petra Elser. Urnieta.

Larunbatean, kriketari buruzko erreportajearen aipamena egiten zen BERRIAko azalean. Horren harira, zera esan nahi dizuet: nahiz eta nire eskutizean genero gaia bakarrik gainetik aipatzen dudan, martxoaren 8an, kriketaren inguruko erreportajearen argazkia eta gaia egunkariaren azalean argitaratzea hanka-sartze bat iruditzen zait.

Hemen bizi den pakistandar komunitatean barnean genero ikuspegia negargarria da, eta ez da kasualitatea emakumeak kriketean ez jolastea (Euskal Herrian). Urteetan lagun eta lankide pakistandarrak izan ditut (guztiak gizonak). Banaka badaude berdintasunen ikuspegiak, baina guztien gainetik komunitateak eta erlijioak agintzen du. Hemen bizi diren emakume pakistandarrak ez daukate bizitza soziala nahi duten moduan egiteko aukerarik.

Horrekin ez du esan nahi, nire ustez, komunitate horiek hatzarekin seinalatu behar direnik, poliki-poliki gauzak lantzen eta aldetzen saiatu behar dugula baizik, ez dago erremediorik… Baina hortik BERRIAko azalean agertzera badago oraindik bide bat egiteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)