AZPEITIA

'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian' hitzaldia antolatu du Elkar-ekin taldeak

Martxoaren 21ean, ostirala, izango da, Sindikatu Zaharrean, 18:30etik aurrera

Diario Vasco, 12-03-2014

Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela kontutan hartuta’Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian’ mahai.ingurua antolatu du Elkar – ekin taldeak. Sindikatu Zaharrean izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera. «Denon artean egoerari begirada bat eman eta egiten ari denaz eta egin daitekeenaz mintzatzea» da helburua eta gaiarekin interesa duten herritar oro gonbidatu nahi dute.

Herriko hainbat eragilek hartuko du parte, besteak beste, Iraurgi ikastetxeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Urola ikastolak, Osasun zentroak, Lanbidek, Jauzika aisialdi elkarteak, Emakumeen txokoak, Udalak, Etorkizun egitasmoak e.a.

«Denon artean gai honen inguruko lanketa bateratuak bilatzea da gure xedea, jatorri ezberdineko azpeitiarren arteko elkarbizitzan sakondu, elkarrengandik ikasi eta denon artean herri justu bat egiteko lanean batera aurrera egiteko», adierazi dute antolatzaileek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)