Kanpotarrei harrera egiteko protokolo bat sortuko dute
Udalak hiri mailako sare bat sortu nahi du herritar eta elkarteekin kultur aniztasuna sustatzeko
Diario de noticias de Gipuzkoa, 22-02-2014donostia – Elkarte eta norbanakoekin hiri mailako sare bat sortu eta kanpotarrei harrera egiteko protokolo bat martxan jarri. Horiek dira kultur aniztasunaren bulegoaren helburuak eta lan ildoak epe motzean.
Iaz jatorri desberdinetako herritarren egoerari buruzko diagnostikoa egin zuen Udalak eta datu horiekin bilerak egin zituen udazkenean elkarte eta herritarren ekarpenak jasotzeko egoera hobetze aldera. Proposamen horiek aurkeztu zituzten atzo Naiara Sampedro zinego – tziak eta Maitane Barrenetxea Aztiker ikerguneko teknikariak.
Ekarpen horien artean, sentsibilizazio kanpainak bultzatzea ere planteatu zen eta auzoetan elkarbizitza proiektuak garatzea. – A.Z.
(Puede haber caducado)