AZPEITIA

Jatorri aniztasunaren inguruko gogoetak hasiko ditu Elkar-ekinek

Diario Vasco, 16-02-2014

«Elkar – ekin taldea sortu zenetik izan dugu jatorri aniztasunaren gaia lantzeko gogoa. Honela, pixkanaka lan talde bat osatzen joan gara azken hilabeteotan eta gaiari buruzko gogoeta ezberdinak egin ditugu. Inguruko herrietako esperientziak entzun ondoren, Azpeitian ere martxan hasteko beharra sentitu dugu», hala adierazi dute Elkar – ekin taldekoek. Hori dela eta datozen asteetan ekimen desberdinak antolatu dituzte. Honela, datorren asteartean, otsailak 18, jatorri ezberdineko azpeitiarrekin bilkura egingo da, 18:30ean ,Baigera elkartean.

Otsailaren 19an, XJ Auzolanean taldearekin elkarlanean SOS Arrazakeriako kide batekin solasaldia izango da, 19:00etan, Sanjuandegiko auzo elkartean.

Martxoaren 21ean, arrazakeriaren eta xenofobiaren nazioarteko eguna da. Hori dela eta, mahaingurua antolatu da gai honekin lotura duten herritar eta eragileekin.

«Bitarte honetan, jatorri ezberdineko azpeitiarrekin harremanak egiten joango gara, errealitate ezberdinak jakin eta elkar ezagutza bultzatzeko», diote Elkar – ekin taldeko kideek eta Udaberrira begira ere, ekimen berriak antolatuko dituztela adierazi dute.

Norbaitek taldean parte hartu nahiko balu «ongi – etorria» izango dela ere esan dute eta beraiekin harremanetan jartzeko, mezu bat bidaliz honako helbidera, elkar_ekin @hotmail.com.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)