Zirrikituetatik begira
"Volver"
Deia, , 15-02-2014VOLVER" dio kantak eta halaxe itzultzen da PP Espainiako Inperiora, berdin zaio hastapen zein bukaeretara, kontua da Espainiako Erresuma Inperio Handia izan zela ez ahaztea. Orain Errege – erregina Katolikoek kanporaturiko judutar haien ondorengoek – sefardiak – bere herritartasunari uko egin gabe eskatu ahal izango dute espainiar naziotasuna filipinarrek, portugesek… egin ahal izan duten bezala. Sionismoaren kontrako web judutar batean tesi hau ageri da: sefardiei herritartasuna onartzea areago dela Israelekin adiskide – loturak indartzeko ahalegina egindako kalte haren ordain – modua baino; izan ere, justizia bilatzen badute, moriskoei ere hedatu behar baili – tzaieke neurria. Moriskoak, ordea, sefardiek ez bezala, gaztelera galtzeaz gainera, egun nazio pobreetan bizi dira. Gallardonen ministerioak argi ikusiko zuen halaxe eginez gero – ondorengoak aurkitzekotan, jakina – arabiar magrebar pobre gehiagoz beteko litzatekeela Espainiako Erresuma. Hala ere, sarraskia judutarrena bezainbatekoa izan omen zen, edo are handiagoa, XVI. Mendeko moriskoen matxinaden kroniketan ageri den bezala. Eta gero, gainera, 1609an, morisko guztiak erbesteratu zituzten. Sefardiak bere aldetik Magrebera, Arabiar Penintsulara, Italiara, eta Otomandar Inperiora abiatu ziren, eta gaztelerari eutsi zioten. Gero, herrialde arabiarren eta Israelen arteko gudaren ondorioz, Israelera emigratu zuten – azkenetakoak Sarajevokoak – , eta, bertan, goitik behera begiratu dituzte judutar askenaziek, Batia Gurren nobeletan ageri bezala. 1492ko kanporatze ondorengo paranoia giroan, odol kutsaturik ez zeukatelako aldarria argudio, “kristau zaharra” kontzeptua sortu zen judutar – kistau konbertituengandik bereizteko; jokaerak arrakasta berezia izan zuen Hego Euskal Herrian kaparetasun unibertsalaren euskarri nagusi izan baitzen; areago, aurretik juduek eta kristau – berriek Gaztelako administrazioan izandako postuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bigarren semeentzat izatea bermatu zuen (Nafarrak oraindik susmagarriak ziren). “Volver”. Euskaldunok (?) inperio hura eraikitzen lagundu genuen. Ez dakigula ahantz.
(Puede haber caducado)