Migrazioen testigantza jasotzeko beka
Laida Aranburuk, Ekhiñe Muguruzak eta Usua Garinek osatutako taldeari eman zaio. Aurkeztutako proposamenaren originaltasuna baloratu da erabakia hartzerakoan
Diario Vasco,
,
15-02-2014
Zarauzko Udalak Zarauztik Mundura Mundutik Zarau – tza kazetaritza – beka abian jarri du eta bere xedea Zarauzko migrazioen testigantza jasotzea da. Izan ere, gure herria migrazio prozesu ezberdinetan iritsitako emakume eta gizonen emaitza da. Zarautzek garai historiko ezberdinetan hartu izan ditu kanpotik etorritako bizilagun berriak, batez ere, joan den mendeko 60. hamarkadan eta azken hamarkada honetan.
Horregatik, dibulgaziorako eta ikerketa beka hau ateratzea erabaki zen, era honetan, etorkizunerako, migratzaile izan diren zarauztarren lekukotasunak behar den bezala jaso eta gordeko dira. Bost lan aurkeztu dira eta hauen artean aukeratutakoa Laida Aranburuk, Ekhiñe Muguruzak eta Usua Garinek osatutako taldeari ematea erabaki du epaimahaiak.
Erabakiaren arrazoiak
Epaimahaiak erabakia hartzerakoan lantalde honek aurkeztutako proposamenaren originaltasuna baloratu du, ikus – entzunezko eduki bat sortzea baita talde honek bekaren xedea garatzeko hautatu duten bitartekoa.
Zarauzko migrazioei buruzko ikerketa ikus – entzunezko formatura ekartzeak egindako lana era arin eta eraginkorragoan hedatzea ahalbidetzen du, formatua biziagoa baita, eta sarean eskuragarri jarriko da denok elkarbanatzeko moduan, Udalak esparru ezberdinetan sentsibilizazio tresna gisa erabili ahal izango du, egindako ikerketa – lana ahalik eta herritar gehienengana zabalduz.
Honekin batera, beka honetan langai den Zarauzko migrazioen gaia jorratzerakoan Laida Aranburuk ordezkatzen duen lantaldeak egindako planteamendua ere azpimarra – tzekoa dela iritzi dio epaimahaiak.
Alde batetik, integrazioa bi norabide dituen prozesu gisa ulertzen dutelako. Etorkinek ez ezik, migratzaile hauek jasotzen dituen gizarteak ere etorri berrien integrazioa bultzatzeko ardura duela aipatzen dute, eta ikuspuntu hori ikerketaren edukietan sartu izanak ikerketa proposamenari balio erantsia eman dio epaimahaikideen ustetan.
Beste alde batetik, migrazioen sentimendu unibertsalak azaleratu bide ditu ikus – entzunezko lan honek, migrazio prozesu ororen zio diren horiek, eta behin eta berriz errepikatzen direnak. Planteamendu honek ikerketa lanari narrazio – hari koherente bat ematen dio, testigantza ugari jasotzen direnean behar beharrezkoa dena.
Beste alde batetik, ikerketak zer landuko duen adinako garrantzia du nola landuko duen jakiteak, alegia, zein ikuspuntutatik tratatuko duten gaia. Eta arlo horretan, migrazioak bezalako gizarte – gertaera bat lantzerakoan oinarrizkoak diren printzipioak bere egingo dituztela azaldu du lantalde honek. Horrela, beren lana eskubide – duintasunaren zainketan, kultur aniztasunaren errespetuan eta aurreiritzien garbiketan oinarrituko dela jaso dute.
Azkenik, epaimahaikideek ikerketa lan honen sentsibilizazio indarra nabarmendu dute. Indar hori proiektuaren helburuetan jaso dute, lan honek herritarrak sentsibilizatzeko balioko duela adieraziz eta horrela elkarbizitza osasuntsu, aberasgarri eta parekide baten aldeko ahalegina egingo dutela argudiatuz.
Beka honek 3.000 euroko diru – laguntza izango du eta berehala lanean hasiko direla adierazi zuten aurkezpenean Laida eta bere taldekideak. «Lehendabizi eskerrak eman nahi ditugu ikus – entzunezko lan bat aukeratu izanagatik, gure lanbidearekin bat dator eta aukera paregabea da guretzat dokumentalgintza lantzeko. Bestalde pentsatzen dugu herriarekin komunikatzeko bide eraginkorra eta freskoa dela dokumentalaren bitartez egitea. Pertsonak izango dira protagonistak gure lanean eta bi alderdi jorratuko ditugu, bai etorkinarena eta baita herritarrarena, begirada osatu bat eskainiz» aurreratu zuten beka Ane Eizmendi zinegotziaren eskutik jaso ondoren.
(Puede haber caducado)