Frantzian, FNk inoizko aurreikuspen onenak ditu

Berria, , 13-02-2014

PARIS. TNS Sofres etxeak egindako inkesta baten arabera, Frantziako eskuin muturreko FN Fronte Nazionala alderdiak inoizko babes handiena dauka gaur egun herritarren artean: %34k dio haren ideiekin bat dagoela. 2011n Marine Le Penek buruzagitza hartu zuenean, %22rena zen babesa. Suitzan bezala, immigrazioaren inguruko erreferendum bat egin nahi du Len Penek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)