Oiartzunek Sahara eta Palestinako ipuinekin liburua argitaratu du

Aurten , paperekoa ez ezik, edizio digitala ere badu Astralamustrika bildumako lan berriak

Diario de noticias de Gipuzkoa, a.m. , 24-01-2014

Oiartzun. Astralamustrika bildumako zortzigarren zenbakia argitaratu du Oiartzungo Udalak: Sahara eta Palestinako ipuinak. Bi herrialde horietako ipuinak bildu ditu oraingoan Xabier Susperregik eta ilustrazioak Andoni Odriozolak egin ditu.

Euskal Herriaren senide izan daitezkeelako jaso ditu Susperregik bi herrialde hauetako ipuinak. “Biztanleek okupazioa, erbestea eta senideekiko urruntzea pairatu behar dute”, adierazi du. Ipuinen hautaketan ahozko tradizioko lanak eta Susperregik berak sortutakoak ere badaude.

Aurten, paperezko edizioa ez ezik, edizio digitala ere badu Astralamustrikak. Edizio honetan artista palestinarrek eta sahararrek kolaboratu dute. Liburua erraz topatu daiteke Nazio Handien Liburutegiaren webgunean (http://bibiotecadelasgrandesnaciones.blogspot.com.es).

Oiartzungo Udalak gogorazi duenez, Astralamustrika bildumaren helburua belaunaldi gazteei euskal kultura eta baloreak eta ahozko zein antzinako tradizioak transmititzea da. Abenduko azken astean banatu zuten ikastetxeetan Susperregiren lana, herriko ikasle bakoi-tzari liburu bana.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)