Aterik ez SOS Arrazakeriari Nafarroako Parlamentuan
Berria, , 23-01-2014IRUÑEA. SOS Arrazakeriako kide bati atzo galarazi egin zion Nafarroako Parlamentuan sartzea Alberto Catalan legebiltzarreko presidenteak. Doaneko osasun zerbitzuari buruzko iritzia emateko gonbidatuta zegoen. Erabakia salatu du SOS Arrazakeriak. «Eskubide urratze bat izan da». Diotenez, diru sarrerak bermatzeko errentaren aldeko plataformako kide direlako egin dute beren kontra. Zigortuta dago plataforma, duela aste batzuk egindako protesta batengatik.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)