Paperik gabekoen tratu «gizagabea» Londresen
Berria, , 17-01-2014LONDRES. Erresuma Batuko Espetxe Ikuskaritzak salatu du deportatu zain dauden paperik gabekoei «tratu gizagabea» ematen dietela Harmondswortheko atxikitze zentroan. Iaz, Alzheimer gaitza zuen 84 urteko agure kanadar bat bost orduan eskuburdinak jarrita eduki eta ospitalera iritsi orduko hil zela jakinarazi dute. Atxilotu edo deportatu ordez, «lagundu» egin behar zitzaiola argudiatu dute.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)