Grezian immigranteen tratu txarrak aztergai

Berria, , 15-01-2014

ATENAS. Barne ikerketa bat hasi du Greziako Gobernuak, Kosta Zaintzak immigranteei eta iheslariei eragiten bide dizkien tratu txarrei buruzko salaketak asko ugaritu direlako. Urtebetean 2.000 immigrante legea urratuz kanporatu dituzte Greziatik, Amnesty International eta Pro Asyl gobernuz kanpoko erakundeek jakinarazi dutenez, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zigortu ere egin zuen 2013 amaieran, giza eskubideak urratzeagatik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)