Ertzaintzaren txosten batean arraza erabili dute irizpide gisa susmagarriak identifikatzeko
Berria, , 08-01-2014ERREDAKZIOA BILBO
Ertzaintzaren barne agiri batzuetan herritarrak arrazaren arabera identifikatzea aipatu dute, Vocento taldeko hedabideek atzo argitaratu zutenez. Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dute txosten hori badela. Lan dokumentu bat dela jakinarazi dute; polizia etxeetan egiten dituzte, euren barrutiko delituen arabera. Txosten horiek «alderdi estatistiko bat» izaten dutela azaldu du Segurtasun Sailak, eta hor litekeena dela arraza aipatzea, delitugile gehienak jatorri berekoak badira. Barakaldoko (Bizkaia) txostenaren berri eman dute; eremu batzuetan «gazte magrebtarrak» ohiko delitugile direlakoan, ertzainek bereziki erne jokatu behar dutela jaso dute txostenean. Lapurretei aurre egiteko helburuz egin dute txosten hori.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)