COSTA UROLA
Nelson Mandelari omenaldia gaur Modelo aretoan
Diario Vasco, , 19-12-2013Modelo aretoan Ibrahima Seck eta Baba Gueye zarauztar-senegaldarren ekimenez Nelson Mandelari omenaldi bat egingo zaio Zarauzko Udalaren laguntzarekin gaur arratsaldean. Biek azaldu dutenez, afrikarrak izanda Mandelari omenaldi bat egiteko beharra sentitzen zuten. «Adiskidetasuna eta gizarte oreka mantentzearen aldeko ideologiak batzen gaitu, eta gauza bera sentitu beharko luke askatasuna eta giza eskubideak defendatzen dituen edonork». Ibrahim Seck-ek gogoan du oraindik nola bera txikia zela, eskolako sarreran Apartheid-a gizateriaren aurkako krimena da zioen kartel bat zuten. Baina hortik harago ere, Mandela gizateria osoarentzat eredugarria dela azpimarratzen du, gizartea batzen eta gorrotaren aurka egindako lanagatik. Omenaldia gaur izango da, Modelon. Bertan, Mandelaren bizitzari errepasoa egingo diote, Baba Handiak bere omenezko abesti batzuk kantatuko ditu eta bukatzeko ‘Atrapa el Fuego’ filma botako dute, Hego Afrikako Apartheid-aren urte latzenetako gertaeren berri ematen duena. Ekitaldia 20:30ean izango da eta filma 21:00etan.
(Puede haber caducado)